Berriak

Bukatuta daude TEKBarakaldo ekimena garatzeko Barakaldoko Udalak lagatako zazpi udal-eraikinen estalkietan eguzki-plakak jartzeko lanak.

Barakaldoko alkate Amaia del Campok energia komunitatearen indarra nabarmendu du Barakaldoko TEKen kasu praktikoaren aurkezpenean, gaur Bilbon "Udalerriak eta trantsizio energetikoa" gaiari buruz egindako kongresuan.

Iraila Zainguralde Enplegua aldizkaria edonork kontsultatzeko moduan dago.

Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzuak Barakaldoko Udalaren proposamena onartu du langabetuak kontratatzeko laguntza-programa berria aktibatzeko, milioi bat eurotik gorako aurrekontuarekin.

Planak onura publikoko 26 proiektu garatzea aurreikusten du; horien artean, 68 pertsona kontratatzea zuzenean 6 hilabetez gehienez, eta beste 35 pertsona kontratatzeko enpresei laguntzak ematea

Asimismo, la noche del 31 de octubre como el periodo entre el 15 de diciembre y el 06 de enero el horario de cierre será ampliado en dos horas más de lo habitual.

Urriaren 20an, ostiralean, eta 21ean, larunbatean, ostalaritzako, dantzako eta dibertimenduko establezimenduak eta joko-establezimenduak ohi baino ordu bat beranduago itxi ahal izango dute, "Hiriko Soinuak" txapelketaren finala dela eta.

Ordutegiaren zabaltzea urriaren 28ko gauetan ere aplikatuko da, Halloween dela eta

Halaber, urriaren 31ko gauean, abenduaren 15etik urtarrilaren 6ra bitartean, ixteko ordutegia ohi baino bi ordu gehiago luzatuko da.

SUBIR