Informa zaitez

Informa zaitez

Informa zaitez

Informa zaitez

Informa zaitez

Informa zaitez

Informa zaitez

Informa zaitez

Informa zaitez

Informa zaitez

Informa zaitez

Informa zaitez
Lan Eskaintzak

South Summit 2019-ren esparruan, Innpulso Sareak antolatu du Madrilen urriaren lehenean, nazio eta nazioarteko inbertsore eta startupen arteko munduko topaketa nagusietakoa den hau

Barakaldo, 2019ko urriaren 1a

Urriaren 1ean, asteartearekin, hartuko dute parte Barakaldoko alkate Amaiak del Campok, Inguralde garapen agentziako zuzendari Eukene Bengoak eta Kaytek tokiko enpresako CEO Manu Fandiñok Innpulso Sareak antolatutako Alkateen eta berrikuntzaren arteko IV. Topaketan. Madrilgo La Nave eraikinean izango da, South Summit 2019, inbertsore eta startupen munduko gertakizunik nagusienetakoan.  

Zientziaren eta Berrikuntzaren Hirien Sareak urtero sustatzen duen topaketa hau alkate eta udalerri bakoitzeko ETE eta mikroete berritzaileen arteako networking gune bat da.   Ikusgaitasunez hornitzea da helburua, balizko merkatu eta inbertsoreak ezagutzeko eta elkarren artean esperientziak trukatzeko,  toki mailan berrikuntza susta dadin.   

Kaytek enpresa aukeratu du Inguraldek 33 hirik parte hartzen duen IV. Topaketa honetan Barakaldoren izenean jardun dadin.  Barakaldok zabaldu du eguerdian aurkezpenen txanda: alkateak aukeratutako ETEa aurkezten du, eta, ondoren,  'elevator pitch' formatuko tarte batean konpainiaren oinarrizko atalak azaltzen ditu bai eta proiektu eta zerbitzu berritzaileak ere.

Bi bereizgarri emango ditu gaur arratsaldean Innpulso Sareak: bata, proiekturik berritzaileenari, eta etorkizunerako proiekzio handiena duen proiektuari, bestea. Aintzatespen berezia emango zaio proiekturik  Saritutako hiru ETEek South Summit 2019ko startupen lehiaketaren barruan sustapen-dunte bat izango dute bihar, urriaren 2an.

KAYTEK ENPRESA

Bizkaia Ezkerraldeko BIC zentroak kokatuta dagoen Kaytec enpresak berak sortutako  `Kaytek Blockchain Platform' izeneko teknologiaren bidez negozioak digitalizatzen ditu. Tresna horren bidez, antolamendua une oro monotorizatzeko prozesu, pertsona, makina nahiz edozelako gailuei buruzko informazio lortzen du denbora errealean, lehiakortasuna areagotzeko.  

Manufaktura, energia berritzaileen industria, aseguru-banku, erakunde publiko eta hirid adimendun (smart cities), retail eta elikadura sektoreetara bideratzen ditu bere zerbitzuak.    

Oso interesgarria da teknologia hori administrazio publikoetarako eta hiri adimendunen alorrean argiteria eta ur hornikuntza zerbitzuak kudeatzeko. Abantailak eskaintzen ditu batez ere herritarrekiko automatizazio prozesuetan, hala nola, zabor kontratuei buruzko informazioa, espedienteak, identitate digitala, errolda nahiz boto sistema kudeatzerakoan. 

Marzo
L M X J V S D
26 27 28 29 1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Gardentasunaren Ataria

 

SUBIR